XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olinpiak asarre egiten eutsan umea galdu bear eutsala-ta, baña berak be barrua eztitan eukan alako txera ta laztanak bere seintxuari egiten eutsoezela-ta.

Azalez, soiñez bere neba gaztearen antza eban; barruz ez ainbeste.

Prantziskok lez arpegi biribilla eukan; agoa txikia, ezpanak me-guriak; soin osoa, ondo egiña.

Prantzisko aña betea etzan; arean meagoa.

Begiak urdin-biziak.

Bere etxekoen begi zan-da txukun-txukun agertzen zan beti ule orraztu, yantzi garbi ta oñetakoakin.

Neskatotxu zoli-liraña zan ba Jazinta txikia bere soin-gorputzara begiratuta; barruz, gogoz askoz ederragoa.

LUZIAREN LAGUN.

Biotz on-samurra emon eutsan Jaungoikoak eta gauza arrigarriak egingo ebazan Berak biotz ontan aldi gitxi barru.

Jazinta ume geienak lez yolas-zalea zan; baña lagun bi bakarrik billatuten ebazan orretarako: Prantzisko bere nebea ta Luzia bere lengusiña.

Beste umeakaz artu-emonik ez eban euki nai izaten.

Luziaren etxe-peko osin-ingurua izaten zan euren jolastoki berezia.